Alfon libre!

Alfon libre!

Alfon, Vallekas (Madril, Gaztela) auzoko gaztea, 4 urteko espetxe zigorra jasotzeko mehatxupean dauka Espaniako Auzitegi Gorenak. Audientzia Nazionalaren eta Gorenaren arteko konplizitatea beste behin ere agerian geratuko da kontrakorik gertatu ezean.

2012ko azaroaren 14ko greba orokorraren harira piketeetara bidean zela atxilotu zuen polizak Alfon Vallekasen. Polizia etxean egindako galdeketetan poliziek euren jarrera oldarkor eta errepresiboa agerian utzi zuten beste behin ere eta etxea eta Bukaneros Rayo Vallecano futbol taldearen egoitza miatu ondoren, espetxeratu egin zuten. Guretzat hain ezaguna den behin behineko espetxe zigorra ezarrita, izugarrizko babesa jaso zuen gazteak eta bi urte beranduago Auzitegi Nazionalak 4 urteko espetxe zigorrera kondenatu zuen.

Muntai polizial argia izan da Alfonen aurka egindakoa, Madrilen antolatutako gazte borrokalari oro beldurrarazteko helburu argia duena. Sistema kapitalista patriarkarraren aurka antolakuntzaz borrokan ari garen gazteok atxiloketekin kikilduko gaituztela uste badute, ordea, jai dute! Alfon, beste gazte asko bezalaxe, gazte konprometitua izateagatik atxilotua eta epaitua izan da. Horixe da bere delitu bakarra eta beraz, absoluzioa da onartuko dugun epai bakarra! Alfon Vallekasen libre nahi dugu!

Azkenik, Alfoni, bere senide eta lagunei gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu.

Gazteriaren aurkako krminalizaziorik ez!

Alfon libre!