[ARGAZKI LEHIAKETA] Aniztasuna askatasun, zernahi gara!

[ARGAZKI LEHIAKETA] Aniztasuna askatasun, zernahi gara!

Aurten sexu askapenaren gaiari era desberdin baten heltzea proposatzen dugu. Horretarako lagungarri izango zaigun tresna berri bat eraikiko dugu guk geuk:

Lehiaketa bat proposatzen dugu, non saririk egongo ez den, edo denek sari berbera edukiko duten.

  • Lehiaketaren helburua:

Aniztasuna eta askatasuna ez da lantzen, BIZI egiten da eta horren adibiderik argiena gure egunerokotasunean, norberak izaten dituen praktiketan, besteek dituzten praktiketan, paisaiatan (gure hiri zein herrietakoak)… ikusi dezakegu. Une hauek edozein kameraren bitartez harrapatzea da erronka.

Hauek guk bultzatuak edo espontaneoak izan daitezke.

  • Aniztasuna askatasun, zernahi gara!

Aniztasun sexualari dagokionez, heteroarautik irteten diren praktika askeak dira baliagarri, hots, sexualitate edo desirarekin lotzen ditugun praktika “dezenteekin” apurtzea, “dezentzia” ez da guk sortutako kontzeptu bat, bizi dugun errepresio bat baizik.

Horregatik, garrantzitsua da “dezentzia” honen esportatzaile eta bermatzaileen salaketa zuzena egitea, (eliza, estatua, iragarki kapitalista, multinazionalak, gure hiri eta herrietan dagoen sinbologia) eta horretarako aukera ezin hobea da proposatzen dugun ariketa hau; horien aurrean ekintza indibidual zein kolektibo bat egiteko eta honi argazki bidez jasotzeko.

Labur:

  • Lehiaketa bat egitea proposatzen dugu.

  • Gure egunerokotasunean aniztasun sexualak irudikatzen dituzten momentuei argazkiak ateratzea, hauek guk eragindakoa izan daitezke edo ez.

  • Lehiaketa honetan ez dago saririk, argazkien aurkezpen-esposaketa bat egingo da.

  • Herri guztiek aukera edukiko dute ernaigazte.cc web orrialdean argazkiak jaisteko eta erabiltzeko, hau da, tresna bat eraikiko da.

  • Argazkiak esplizituak zein abstraktuak izan daitezke.

  • Kolektiboan eginda edo indibidualki.

  • Norberari edo kaleko gertaera bati argazkia atera diezaiokegu.

  • Aniztasun sexualaren aurka egiten dituzten instituzioen markaje bat egiteko erabili dezakegu; hau da, heteroarauaren bermatzaile nagusiei.

  • Artearen bitartez gure mugak gaindituz.

  • Desiraren esparrua ere erabakiorra dela adieraztea, eta hau eraikuntza bat den heinean deseraikitzea gure eskuetan dago. Izan gaitezen zernahi!