Bidal diezaiogun lan eskariak Tio Gilitori!

Bidal diezaiogun lan eskariak Tio Gilitori!

Arduratuta omen dago patronala. Ez omen ditu gazte kualifikatuak metalean lan egiteko. Moketa omen dugu gustoko, tailerrak ez daude modan. Hau da bizi dugun egoera Lopez Gil-en ustez. Halaxe adierazi zuen berak bere eserleku erosotik, bere pribilejioek ematen dioten lasaitasunaz gozatuz.

Gu omen bizi dugun egoera larri honen erantzule. Aurpegia izan behar da gero horrelakoak esan eta lasai lo egiten jarraitzeko. Zurea bai azal gogorra Gil jauna!

Etorkizun ederra saldu zeniguten. Akademikoki prestatuenak izan behar ginela esan zeniguten. Belaunaldirik prestatuena gara, sobera prestatuak. Ez da guk asmatutako ezer, etengabe plazaratzen diren datuek egoera hau baietzatzen dute. Eta orain zer? Non da eskatu zeniguten kualifikazioa eskuratzean arazorik gabe lortuko genuen ametsetako lan hori?

Prestaketa akademikoaz harago lan egiteko prestutasuna ere badugu. Ez ordea zuri eta zure kastakoei gustatuko litzaizueken moduan. Ez gaude prekarietatera kondenatuak bizitzeko prest, ez gaude lan baldintza kaxkarrenak onartzeko prest, ez gara inoren poltsikoak beteko dituen lan esku merkea, ez gara esklabuak.

LH eta Unietako praktikaldiekin lanpostuak ordezkatzen dituzue, langileak ordaindu beharrean dohainik eskura dezakezuen gure eskulanaz probesten zarete. Baina praktikaldiak antza gure mesedetarako dira, esperientzia irabazi, lan munduan muturra sartu, ikasitako praktikan jarri eta honetan sakondu... gezurra! Praktikaldiak esplotatzaileen mesedetara eginak daude, ez gazteon mesedetara. Zuentzako praktikaldiak merkealdiak dira. Bertan landutakoak askotan ez du gure ikasketekin lotura ez eta hauetan sakontzeko aukera eskaintzen. Bertan igarotako aldiak ez dizkigu gure etorkizunean lanean hasteko aukera berriak zabaltzen, ez eta prekarietatearen atzaparretatik ihes egitekoa. Bestela argiguzu Gil jauna, zenbat kontratu sinatu dira eta zein baldintzetan behin praktikaldia amaituta?

Gazteok lan munduan iraunkorki pairatzen dugu prekarietate egoera. Ez gara datuetan itoko, errealitate gordina ezin baita ezkutatu. Gazteon %50a langabezian gaude; sinatutako kontratu gehienak aldi baterakoak dira, beste hainbeste kontraturik gabe eta ezkutuko lanean ari gara eta asko bestelako etorkizun baten bila atzerrira joatera derrigortuak gaude. Halakoxea da geure errealitatea eta badakigu horren jakitun zarela Gil jauna.

Egoeraren gordintasuna ezagututa miserable batek baino ez luke esango hau hala gazteok moketa gustoko dugulako dela. Zuek dituzue moketak gustoko, pribilejio guztien jabe izanda kameren aurrean jarri eta lasai asko halako astakeriak esaten dituzuenok. Gil jauna herri honetan soberan den beste tio GILito bat besterik ez zara.

Ez dugu onartuko horrelako irainik. Gazte belaunaldi prestatua eta kualifikatua gara, lan egiteko borondatea duena, baina ez bizi prekariora kondenatuak izateko, baldintza duinen alde borrokatuko dugu. Gure eskubideen alde, zuen aberastasuna handitu eta guri miseriara kondenatzen gaituen sistema honen aurka eta zu bezalako tio GILito guztien aurka. Gure etorkizuna lapurtu nahi diguzue, baina gu jada gure orainaren jabe gara.

Gaur hemen bilduta gauden sektore ezberdinak, Gil jaunaren jarrera salatu, horrelako adierazpenak Euskal Herritarron gehiengoarentzat irain bat suposatzen dutela eta horrelakoak ez ditugula onartuko argi adierazteaz aparte, esandakoak gezurra direla erakutsiko dugu. Euskal Herrian industrian lan egiteko gaitasuna eta prestatuzuna duten herritarrak soberan daudela erakutsiko dugu,
eremu ezberdinetako langile kualifikatuen lan eskariak eramanez Lan Delegaritzara, daukaten erantzukisuna onartu eta beharrezkoak diren erabaki politikoak behingoz hartu ditzaten.

Adin ezberdinetako langileak, genero ezberdinetako langileak, kualifikazio ezberdinetako langileak, langabezien egon edo ez, kalitatezko enplegu industriala nahi dutenen aktibaziorako deia egiten dugu ….egunean egingo dugun mobiliazioaren bidez Eusko Jaurlaritzari argi eta garbi esateko EHan badagoela ziklo ekonomiko honek behar dituen langileak.

EUSKO JAURLARITZAREN LAN DELEGARITZARI

................................................................................................jaun/andreak, ........................NAN zenbakiarekin, delegaritza honen aurrean aurkeztu eta hurrengoa dio:

Jose Luis Lopez Gil, FVDEMeko lehendakariak, bizkaiko metalgintzako enpresen %9ak kontratazio berriak egiteko beharra duela, baina langileak topatzeko zailtasun handiak izaten ari direla, adierazi zuen orain dela aste pare bat.

Hori kontuan izan da, bizkaiko metalgintzako enpresa batean lan egiteko nire prestutasuna eta gaitasuna adierazi nahi dut, hemen aurkezten dudan LAN ESKARI HONEN BIDEZ. Beti ere, lan hitzarmena bete eta lan baldintza duinak bermatuko dituen lan batetaz ari garelakoan.

....................n, 2015eko ….............................................an.

..............................................................................., con DNI numero .......................................,ante esta Delegación comparece y manifiesta lo siguiente:

El presidente de FVDEM, D. Jose Luis Lopez Gil, hace un par de semanas, manifestó que el 9% de las empresas del metal de vizcaya tenían necesidad de contratar personal, pero que estaban teniendo serias dificultades para encontrarlo.

A tenor de estas declaraciones, mediante la presente DEMANDA DE EMPLEO, quiero mostrar mi disposición y capacidad para trabajar en una empresa del metal de vizcaya. Dando por supuesto, que el trabajo que se oferta respeta el convenio colectivo correspondiente, y reune unas condiciones laborales dignas.

En ................................., a ............ de ............................. de 2015.

Internetez erantzuteko:
http://goo.gl/forms/JsNL0CDEGq