Desagerturiko Ayotzinapako ikasleen kronologia

Desagerturiko Ayotzinapako ikasleen kronologia

Tortura, bahiketak, erailketak, ustelkeria… nagusi diren herrialdean, Ayotzinapako ikasleen borroka eredu bihurtu da mundu osoko gazteontzako. Estatu aparatuak eskura dituen bitarteko guztiak erabili ohi ditu talde kritiko eta antolatuak ahal duen moduan isilarazteko. Oraingo honetan baina, estolda zikinenetara jo du tresna errepresiboen bila.

- 2011an Guerrero estatuko ikasleek hezkuntza sistemaren hobekuntzaren aldeko mobilizazioak abiarazi zituzten. Kanpainan zehar polizia munizipalak, federalen laguntzaz, 2 gazte erail zituen manifestazioetan.

- 2014ko irailean, hiru urte geroago, hezkuntza duinaren aldeko borrokan, beste manifestazio batean 3 gazte erail zituen poliziak eta 57 desagertu ziren.

- Urria hasieran desagertutako 57 gazteetatik 14 bizirik aurkitu zituzten, gainontzekoek (43) desagertuta segitzen zuten. Egun batzuen buruan, alarma gorria piztu zen Igualako estatuan dozenaka gorputzez betetako hobi komun bat topatu zenean.

- Urriaren 15ean hobi horietan topatutako gorpuen identifikazioak irakasle-eskolako ikasleak ez zirela baieztatu zen. Bitartean, Jose Luis Abarca alkatea eta bere emaztea atxilotu eta inputatuak dira gazteen desagerpena agintzeagatik eta narko-taldeen eskuetan usteagatik. Beranduago, 14 polizia atxilotu zituzten gertakariekin lotura izateagatik.

- Hilabete bukaerarako, herri mugimenduak greba orokorra deitu zuen eta instituzio ustelei markaje zuzena egin zioten, gobernu lokala erasotzeraino eta PRI (Peña Nieto presidentearen) egoitza estatala ere erre zuten.

- Abendu hasierarako herri mugimenduak Ayotzinapako herriarekin elkartasuna adierazi eta mobilizazioekin jarraitzen dute. Nazioartean, sona handia izan duen auzia izan da eta esperantza izpi bat bada ere, Argentinako Forentse Talde batek 43 gazteetako bat identifikatzea lortu du.

Info+: http://www.berria.eus/paperekoa/1832/028/003/2014-11-16/mexiko_ayotzinap...
www.desaparecidosmexico.telesurtv.net