EH Arraundeguorl, internazionalismoz blai!

EH Arraundeguorl, internazionalismoz blai!

Pasa den urtean Arrankudiagan egin bezala, datorren maiatzaren 30ean Ernai gazte antolakundeak eta Askapena erakunde internazionalistak elkarlanean “Euskal Herria Arraundeguorl” egun internazionalista antolatu dugu Zumaian.

Euskal Herrian, internazionalismoa geure askapen borrokaren zutarrietako bat da. Milaka izan dira urteetan zehar herrien arteko elkartasuna sustatu eta inperialismoari aurre egin asmoz aurrera ateratako borrokak. Lan horri esker asko gara internazionalismoaren ziztada sentitu dugun gazteak, bai eta herrion arteko jon etorriko elkartasun politikoaren garrantzia barneratuta, gure herri eta borroketan praktikan jarri dugunak.

Egun borroka internazionalista eta Askapena erakundea espetxeratu eta ilegalizatu nahi duten honetan, “Euskal Herria Arraundeguorl” eguna antolatu eta borroka internazionalistaren garrantzia azpimarratu eta eta sakontzen jarraitzeko beharra aldarrikatu nahi dugu. Izan ere, herri gisa internazionalismoa behar dugu gure askapen prozesua aurrera eraman eta mantentzeko. Baina aldi berean, herri gisa askatzea lortu behar dugu, benetako politika internazionalista bat gauzatu ahal izateko. Hori izango baita munduko beste herriei egingo diegun ekarpenik onena.

Horregatik, Ernai eta Askapenatik herrion arteko xamurtasunaren erakusgarri izango den egun honekin bat egin eta partaide izateko deia luzatu nahi dugu!

Egitaraua:

Goizean goizetik emango diogu hasiera egunari eta Zumaiko txoko ezberdinetan internazionalismoz blaitzeko aukera ezberdinak izango ditugu:

  • Herrialde ezberdinetako argazki erakusketa
  • Mural margoketa
  • Herrien azoka
  • Pintxo internazionalistak

Eta 11:00etan berriz mahai ingurua izango dugu. Bertan, gazte eta ikasle sektoreek herri ezberdinetako askapen prozesuetan izan duten paperaz hitz egingo dugu eta begirada internazionalista batetik, esperientzia hauen elkartrukearen garrantziaz arituko gara.

Goizari amaiera emateko herri bazkaria izango dugu eta zbzkal oste girotzeko berriz La Jodedera taldearen emanaldia.

Iluntzeko 21:00etan ekitaldi politikoa izango dugu eta jarraian, egunari ginda jartzeko kontzertuak.

Egun borobila beraz geure konpromiso eta borroka internazionalistan berretsi, gazte eta ez hain gazteekin internazionalismoa oinarriak landu eta bide batez gozatzeko!

Animatu Euskal Herria #Arraundeguorl egunera!

Gora Euskal Herria internazionalista!