Erasoen aurrean, autodefentsa feminista!

Erasoen aurrean, autodefentsa feminista!

Urteak 365 egun baditu ere ez dira egunero teleberri eta egunkariak eraso sexistez esnatzen. Hala ere, urteko 365 egunetan hamaika emakume gara erasoren batekin esnatzen garenak. Uda garaian eta batez ere jaietan biderkatu egiten dira emakumeon kontrako erasoak. Irain, begirada lizun, ukipen, broma sexista, bortxaketa, kolpe… hamaika eraso zerrenda luze eta beltzean idatzirik gelditzen direnak.

Zer esanik ez aurtengo udan. Baiona, Itzubaltzeta, Azpeitia, Ordizia, Sestao, Getxo, Iruñea, Barakaldo, Pasaia eta titularretan agertu ez diren beste hainbat txokotan sufritu ditugu. Txosna ertzean, kalean, dirua ateratzean, etxerako bidean, komunetan… Azkena gaur Gasteizen, emakume bat gogor jipoitua izan ostean.

Gasteiz aipatuta gure babes eta elkartasun osoa bidali nahi diegu Gasteizko mugimendu feministako kideei. Erasoen aurrean hortzak erakusteagatik duintasunz osoz. Aupa neskak! Gogor salatu nahi dugu gertatuko erasoak, bai fisikoak zein komunikabide desberdinetatik jasandako manipulazio eta kriminalizazio saiakerak ere.

Era berean Gasteizko alkate den Gorka Urtaranen jarrera salatu nahi dugu. Jaietan hainbat eraso sexista eman arren, jaiak “lasaitasun osoz”  gertatu direla esateko azal gogorra izan du eta.  Erasoen eta erasotzailean aurka posizionatzea exijitzen diegu instituzioei eta baita hauen aurrean neurriak hartzea.

Erasoen aurrean autodefentsa feministarako deia luzatzen diegu Euskal Herriko emakume guztiei. Euskal Herri feminista bat eraikitzeko ezinbestekoa da matxiruloei hortzak erakutsi eta eraso bakoitza erantzunik gabe ez gelditzea. Matxirulo, jaietan gurekin jai duzu. Gora jai sano eta parekideak eta gora borroka feminista!