Etxerat aurkako kriminalizazioaren aurrean elkartasun mezua

Etxerat aurkako kriminalizazioaren aurrean elkartasun mezua

Pasaden asteko polizia operazioa izpide, Etxerat elkarteak Nagore Lopez de Luzuriaga senide eta elkarteko kidearen aurkako kriminalizazio saiakera salatu du Zentzu honetan, Lopez de Luzuriaga senide bat besterik ez dela eta senide baten aurkako erasoa elkarte osoaren aurkako erasoa dela agertu dute bertako kideek gaur egindako agerraldian. Horrez gain, Etxerat bera kriminalizatzeko saiakera ezberdinak eman direla jakinarazi dute eta elkartearen aurkako erasoekin amaitzeko exijitu.

Gaurko agerraldia dela eta, Ernai Gazte Antolakundeak bere babes eta elkartasun osoa helarazi nahi dio Etxerat elkarteari, zein berau osatzen duten senideei. Hala nola, elkartearen eta Nagore Lopez de Luzuriagaren aurkako kriminalizazio saiakera salatu eta preso eta iheslarien eskubideen borrokak, guztien etxeratzea lortu artean, gure konpromisoan berresten gara.