Gaurko atxiloketen harira

Gaurko atxiloketen harira

Gaur Iruñean eta Bilbon emandako atxiloketak beldurraren erantzun krudela baino ez dira. Neoliberalismoan oinarritutako ereduaren aurkako ahotsen beldur dira; gazteon beldur. Horri baino ez dio erantzuten gaur M27ko grebarekin LOMCEri ezetz esan eta eredu propio baten alde altxatu garen ikasleon aurkako atxiloketak. Horri baino ez dio erantzuten Bilbon, miseria eta prekarietatera kondenatzen gaituen Troika beso zabal jaso zuten berberek, hauen aurrean paratu garen gazteon aurkako atxiloketak.

Isilarazi egin nahi gaituzte, herria kikildu asmo dute, kaleak aldarriz hustu. Badakite ordea ez garela berehalakoan makurtuko, eta horren aurrean gazte eta ikasleon borroka desitxuratu eta kriminalizatu nahi dute, informazio interesatuak zabaldu eta "biolentoen" eta "inkontrolatuen" teoria korapilatsuak mahai gaineratuz.

Gazteok baina, badakigu ez dugula Gobernu espainiarrak inposatu asmo digun eredu kapitalista patriarkala nahi. EAJk bere interesen arabera indar polizial osoa baliatuz babesten duen eredua.

Zentzu horretan, garbi dugu borrokan jarraituko dugula. Gazte eta ikasleak altxatu gara eta iraultzarako prest gaude. Eta ez inposaketa edo debekuek, ez kriminalizazio saiakerek ezta erasoek ez gaituzte kikilduko. Horregatik dei egiten diogu gazteriari gaurko Bilbon eta Iruñean deitutako mobilizazioetan parte hartzera, baita biharko Ikasle Abertzaleakek deitutako borroka egunean ere. Bihar goizean ere beldurrik gabe altxatuko gara.