Gora sorgin hegalariak!

Gora sorgin hegalariak!

Estatu bat politikoki, sozialki nahiz ekonomikoki birrinduta dagoenean, bortxakeria besterik ez zaio gelditzen altxatzen ari diren herritarrak menpean hartzeko. Ahots disidentea indarrez isilduko dutenaren ustea dute. Baina usteak beste behin, erdi ustel.
Aste honetan Madrilen 30 lagun inguru atxilotu dituzte Euskal Herrian hain ezagunak zaizkigun muntaia polizial baten bidez. Gure elkartasuna eta babesa adierazten diegu lagun guzti horiei. Atxilotuak herri mugimenduko kideak dira, ideologia nahiz joera ezberdinetako gazteak, baina guztiak bestelako herri eredu baten alde borrokatzen dutenak. Horrelako gertaerek, argi erakusten digute Frankoren diktadurak baduela oraindik oinordekorik, orduko ideologia faxista zainduko duen aingeru guardakorik.
PPren gobernua eta honen aliatuak kontziente eta dinamikoak garen herritarrak isildu nahi gaituzte baina ahaztu egin zaie sorginok baditugula mila trikimailu aske bizitzeko. Eta bide horretan aurrera jarraituko dugu gure hegaldiarekin, ez gaituzue geldituko!