Herri erresistentziaz garaipenera arte. Gora Kurdistan!

Herri erresistentziaz garaipenera arte. Gora Kurdistan!

Egun garrantzitsua gaurkoa herri kurduarentzat. Han bizi direnentzat zein Europan eta mundu osoan zehar dauden milaka errefuxiaturentzat Newroz eguna beti izaten da ospakizunerako zita. 2013ko Newroz-ak ordea, aldaketa nabarmena ekarri zuen Kurdistango panorama politikoan Abdullah Öçcalan PKKko (Kurdistango Langileen Alderdia) liderrak konponbide prozesua eskenatoki berri batera eraman baitzuen PKKri sua etetea eskatu zionean. Apirila amaieran Qandil mendietara atzera egin zuten gerrillariek bake prozesuak bere bidea egin zezan gerrarako zein bakerako prest zeudela aditzera emanez. Hala ere, egoera asko korapilatu da Kurdistanen azken hilabetetan, batez ere, Turkiako gobernuak kurduen kontra oldarraldia abiatu ondoren.

2015eko ekainaren 7an Turkian izandako parlamenturako hauteskundeetan, Tayyir Erdogan presidentearen AKP alderdi kontserbadore eta islamistak gehiengo absolutua galdu zuen hauteskundeak irabazi arren. Hauteskundeetako garaile nagusia indar kurduak eta ezkertiarrak batzen dituen Herrien Alderdi Demokratikoa (HDP) izan zen; izan ere, botoen % 13 eskuratuta, Turkiako parlamentuan sartu eta AKP alderdiaren hamarkada bat baino gehiagoko gehiengo absolutuari amaiera eman zion.

Su-etena hautsi ondoren, Ipar Kurdistango hainbat auzok eta hirik autonomia bat aldarrikatu dute, asanblada bidez hala erabakita. Leku horietan sartu dira Turkiako Polizia, Armada eta, operazio militarrak egiteaz gain, irteteko debekua ezarri dute hainbat egunez

2016eko Newroz eguna, beraz, berezia, historikoa, baldintzatzailea dela esan daiteke. Turkiako gobernu faxistak, egun aplikatzen hari diren eszepzio neurri lazgarriak zauri sakonak eragiten hari dira Kurdistaneko jendartean. Herri erresistentziak, mobilizaziok eta herrien arteko anaitasunak soilik garaitu ahalko ditu Europar Batasunaren morroi den gobernu txotxongilo hau.

Kurdistango iraultza, euskal iraultza da; mundu osoan altxatzen garen herri guztion borroka da. Kapitalismoaren eta patriarkatuaren aurrean, inperialismoaren aurrean, altxatzen garen herri guztiok bat eginik, garaipenak gureak dira.