Hilkutxak sakabanaketa salatzeko

Hilkutxak sakabanaketa salatzeko

Bizkaiko Ernaik, danak ala inor ez dinamikaren baitan, Gobernu delegaritzaren aurrean (Bilbo) dispertsioaren aurkako ekimen eta kontzentrazioa egin du aste honetan, Arkaitz Bellon eta urteetan espainiar eta frantziar estatuek aplikatutako mendekuzko kartzepa politikaren ondorioz eraildako preso zein errepideetan hildako senide eta lagunak oroituz. Horretarako kontzentratutako gazteek hilkutxak eraman dituzte, bizia galdu duten kideen izenekin, eta ikurrina eta krespoia zeraman egurrezko hilkutxa bat jarri dute Delegaritza aurrean azken erailketa (Arkaitz Bellonena) salatzeko. Ertzaintzak bertan bilduta zeuden sei gazte identifikatu ditu.

Estatu espainiar zein frantsesak oraindik indarrean duten mendekuan oinarritutako espetxe politika ankerraren ondorioz 25 euskal preso politikok galdu dute bizia eta sakabanaketaren ondorioz kasik beste hainbeste senide eta lagunek ere. Horregatik, preso eta iheslariek azken asteetan agertutako bide orriarekin bat egin eta bertan jasotako puntu nagusiak biltzen dituen eskuorriak banatu dira.