Iheslariekin zubiak sortzen

Iheslariekin zubiak sortzen

Denak ala inor ez dinamikaren baitan, gazteok iheslariekin bildu gara. Elkar ezagutza sustatu, esperientziak trukatu eta iheslarien bideorria lehen eskutik ezaguntzeko aukera izan dugu. Gure aldetik, harremana finkatu eta iheslariak etxean izan artean hartu asmo ditugun konrpomisoak helarazi dizkiegu.

Lehenik eta behin iheslari izatearen nondik norakoak azaldu dizkigute, baita euren ibilbide historikoa ere. Ostean, lan taldeka jarri eta gazteok iheslarien etxeratze prozesuan egin ditzakegun ekarpenak eta har ditzakegun konpromisoen inguruan aritu gara. Eguna amaitzeko, elkarrekin bazkaldu eta elkarezagutzeko aukera ederra izan dugu.