[#Inurritegia] Bozkaketaren emaitzak

[#Inurritegia] Bozkaketaren emaitzak

Ernai gazte antolakundeko Inurritegia prozesuan murgilduta gauden honetan, ponentziaren inguruko eztabaida abiatu dugu azken asteotan. Euskal Herriko hamarnako txokotan asanbladaz asanblada ponentziaren lanketa burutuz.

Prozesuaren hasieran markatutako metodologiari jarraiki, ponentziaren bozkaketa egin da. Emaitza guztiak bildu eta kontatu ostean honakoak dira irtendako emaitzen ehunekoak:

-Baiezkoa %64,84

-Ezekoa %21,09

-Zuria % 14,06

Emaitzak ikusita Zirtaka ponentzia berriz eskutan hartu eta eztabaidarako tarte ederra geratzen zaigu aurretik. Herriz herri, assanbladaz asanblada denon ardura da hemendik aurrerako gazte estrategiari beharrezko zukua ateratzea. Aipatu Kongresua apirilak 1ean ospatuko dugula, prozesuari merezitako bukaera emateko.

 

Bitartean, astindu garunak, eztabaidatu eta jarrai dezagun eraikitzen zirtaka inurritegia. Animo ta lanera!