[Oharra] Beti Aitzina!

[Oharra] Beti Aitzina!

Gaur goizean Ieltsu Oztolaza Aitzina! gazte antolakundeko kidea atxilotu du polizia frantsesak bere etxean. Pasaden astean bide seinaleen aferagatik beste kide batekin batera deklaratzera deitu zuten polizia etxera gaztea. Hala ere, prentsaurreko baten bidez argi eta garbi adierazi zuten ez zirela aurkeztuko konbokaziora eta jarrera desobeditzailearekin aurrera jarratuko zutela. Urriaren 16an ere antolakundeko kide den Alex Feldman atxilotu zuten Jendarmeek Arrosan (Nafarroa Beherea). Bere etxea miatu ondoren, Aitzinak Baionan duen egoitzara eraman zuten hura ere arakatzeko.

Ernaitik gaurko atxiloketa ere gogor salatu nahi dugu, frantziar estatuak gazteriaren kontrako eginiko beste eraso zuzen bat baita. Herri eraikuntzan eta gazteriaren arazoen baitan lanean dabilen gazteriaren aurkako erasoa. Horregatik dei egiten dugu mobilizazioetan parte hartzera.

Bi estatu faxistak gazteria aktibo eta antolatuaren aurka aritu dira zuzen-zuzenean beti. Ikusi besterik ez dago aste honetan Jone Amezaga errigoitiarraren aurkako atxiloketa agindua ere. Zapalkuntzaren aurka ekin eta geure herri, hizkuntza edota eredu propioa aldarrikatzen duen gazteria sumiso bat izatea da amesten dutena, horretarako errepresioa baliatuz. Bide horretan, gazteria antolatua ez ezik, dinamika horien berri ematen duen oro ere zigortzen dute.

Gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diogu Ieltsuri eta baita gure bidelagun den Aitzina gazte antolakundeari. Guztiok batera Euskal Herriaren aldeko eraikuntzan lanean jarraituko dugu, desobedientziaz aske izan arte. Aktibo eta borrokan den gazteria ez dute errepresioaz geldiarazko, beti Aitzina!