[OHARRA] Errepresioari autodefentsa

[OHARRA] Errepresioari autodefentsa

Ohar honen bidez, atzo arratsaldean Iruñean “Errepresioari autodefentsa” dinamikak burututako manifestazioko gertakarien harira, irmoki salatu nahi dugu beste behin ere poliziaren jarrera bortitza.

Azken urteetan Iruñean etengabekoa izan da kolore desberdinetako polizien errepresioa. Ikasleen aurkako atxiloketetatik hasi eta mural desberdinen ezabaketetaraino. Atzoko irudia ere beste horrenbeste bilakatu zen erregimenaren sustraiak lurpean gorderik jarraitzen dutela gogorazteko.

Izan ere, kalearen okupazio poliziala ederki diseinatu zuten Barcina, UPN eta laguntxoek duela urte asko Nafarroan. Etengabeko zurrunbiloan sartu nahian, porra eta paretaren artean bizitzera kondenatzeko asmoz.

Ez ordea soilik Nafarroan. Euskal Herriko gainontzeko lurraldeetan ere PNV edota frantses jakobinoen zapalkuntza polizial, mediatiko, judizial zein politikoak gogor kolpatu du urte luzez.

Kalea guztiona dela aldarrikatu nahi dugu, espresio ororen borroka esparru. Ere berean, gure elkartasuna erakutsi atxilotutakoei eta baita ere poliziaren bortizkeria sufritu behar izan zuten guztiei.