[oharra] #GazteriaAitzina

[oharra] #GazteriaAitzina

Gaur goizean polizia frantsesak Ipar Euskal Herriko lau gazte atxilotu ditu 2013.urtean gertatuko ekintza bat leporatuta. Jean François Magis Itsasun, Haitz Agirrebarrena eta Teo Salomon Baionan eta Alex Feldmann Arrosan izan dira atxilotutako gazteak.

Komunikabideek zabaldu dutenez, atxiloketaren arrazoia 2013.urtean Itsasun “EH ez dago salgai!” leloa horman marraztua zuen bigarren etxebizitza bat erretzeagatik izan da. Lema hori Lurra eta Etxebizitza Kolektiboak erabili izan du bere jardunean. Ekintza gertatu zenean kolektiboak ez zuen bere gain hartu ekintza.

Gaur burututako atxiloketak beste behin ere Ipar Euskal Herrian beste herri eredu baten alde lan egiten duten gazteen kontrakoak dira. Pasa den urtean egindako atxiloketekin bezala, gaurkoak ere Aitzina gazte antolakundearen eta oro har, gazte mugimenduaren aurkako errepresioaren eta kriminalizaioaren beste adibide bat dira. Beldurraren bitartez geldiarazi nahi gaituzte, sumiso bilakatu, beraien poltsikoak inongo oztoporik gabe betetzen segitzeko.

Ernaitik atxiloketa hauek gogor salatu eta gazteriari mobilizazioetan parte hartzera dei egiten diogu. Errepresioz gu kolpatu arren argi izan dezatela gazteok beste herri eredu baten aldeko borrokan jarraituko dugula. Gazteria aitzina!