[Prentsaurrekoa] “Terrorismoari gorazarre” egitearen inputazioen atzean Ernai kriminalizatzeko erabakia dago

[Prentsaurrekoa] “Terrorismoari gorazarre” egitearen inputazioen atzean Ernai kriminalizatzeko erabakia dago

Xabier Lopez Peñaren erailketaren salaketaren harira Ernaiko sei kide eta Periko Solabarria inputatu ditu Audientzia Nazionaleko Eloy Velasco epaileak. Hori dela eta, uztailetik hona inputatutako hainbat kidek epailearen aurrean deklaratu behar izan du eta ostegun honetan, irailak 19, Mikel Button eta Periko Solabarriak Eloy Velascorengana joan beharko dute Madrilera.

img_9034-400x300.jpg

Gaur Bilbon eginiko prentsaurrekoan “terrorismoari gorazarre” egitearen inputazioaren atzean Ernai kriminalizatzeko erabakia dagoela salatu dugu, Guardia Zibilak osatutako txostenak argi erakusten duen moduan. Inputazioa aitzakia hutsa izan da bestelako Euskal Herri baten alde antolatzen eta borrokatzen duen gazteriaren aurkako eraso berri bat abiatzeko. Baina ez da bakarra. Urrian epaituko dituzten kideak edota aste honetan bertan epaitu dituzten Bilboko hiru grebalarien kasuak adibide garbia dira. Zer esanik ez, ezkutatzera behartuak izan diren Luis eta Xaporen kasua.

Argi dugu beraz, kriminalizazio kanpaina baten baitako erasoa dela gure sei kideek eta Perikok jasotako inputazioa eta aurrerantzean halako egoerak bizitzeko aukeraz kontziente izanda ere, guk herri honen askatasunaren, konponbidearen eta eraikuntzaren aldeko hautuarekin aurrera jarraituko dugu. Gazteontzat duten eskaintza miserablea ez da guk nahi duguna eta ez gara hori onartu eta geldirik geratuko. Geure buruen jabe gara eta geure erabaki propioak hartuko ditugu.

Ostegunean, inputatutako kideak Perikorekin batera joango dira Madrilera eta honen aurrean Perikori gure babes eta elkartasun osoa adierazteaz gain, berarekin bidaia tamalgarri hau egitea ohore bat dela adierazi nahi diogu, bere urteetako borroka eta determinazioa belaunaldiz belaunaldi gazteriarentzat irakaspen eta eredu bikaina delako. Guretzat Periko gazte bat gehiago da, gaztetasunaren grina biziaren islada.

periko.jpg

La imputación por “enaltecimiento del terrorismo” responde a un intento de criminalizar Ernai”

Seis miembros de Ernai, junto a Periko Solabarria, han sido imputados por el juez de la Audiencia Nacional Eloy Velasco por denunciar la muerte de Xabier Lopez Peña. Por este motivo varios miembros de Ernai ya fueron llamados a declarar a pricipios de julio. El próximo jueves, 19 de septiembre, Mikel Button y Periko Solabarria deberán comparecer ante el juez Velasco en Madrid.

En la rueda de prensa realizada hoy en Bilbo hemos denunciado que, tras la imputación de “enaltecimiento del terrorismo” se encuentra el intento de criminalizar la Organización Juvenil Ernai. Hecho evidente, que cualquiera puede observar tras la lectura del informe de la Guardia Civil. Por lo tanto, consideramos que la imputación en sí, no es más que una excusa para atacar a jóvenes que se organizan y luchan por una Euskal Herria diferente, libre de tomar sus propias decisiones. Por desgracia ataques como este son constantes, ejemplo de ello es el juicio que comenzará en octubre o el realizado esta semana contra tres huelguistas de Bilbo o que decir de luis y xapo, jóvenes obligados a esconderse.

Estamos seguras por tanto de que este nuevo ataque responde a un intento claro de criminalización. Aunque somos conscientes de que en adelante puedan repetirse situaciones similares a esta, nosotras seguiremos luchando por la libertad de nuestro pueblo, por la solución del conflicto politico y construyendo su futuro y presente. No admitimos la miserable oferta de vida que nos hacen a las jovenes. Somos dueñas de nuestras decisiones y futuro.

El jueves, tanto las imputadas de Ernai como Periko viajaremos a Madrid. Ante esto, queremos ofrecer nuestro apoyo y solidaridad a Periko y decir que aunque sea un viaje que nadie debería realizar, es un honor hacerlo con él. Periko es referente y ejemplo para todas las jóvenes por su constante lucha y determinación, asi como por su tenacidad que lo mantiene siempre joven. Periko es una más.