Turkia hiltzaile, Espainia laguntzaile!

Turkia hiltzaile, Espainia laguntzaile!

Operacion valle barruan Eloy Velasco espainiar Auzitegi Nazionaleko epaileak Bilbon, Valentzian eta Madrilen 9 kideren atxiloketa agindu du, PKK-ri kaptazio eta logistikan laguntzea egotzita. Iazko uztailean beste 2 kide ere atxilotu zituzten Madrilen eta gaurko atxiloketa horren jarraikortasuna dugu.

Helburua argi eta garbia; Kurdistanen aldeko ahotsak isilaraztea eta militante konprometitu oro jazartzea da. Turkia eta Espainia arteko aliantza estrategikoari erantzuten diote atxiloketak. Kontuan hartu behar dugu biak NATOko kide esanguratsuak direla eta hortaz inperio hegemonikoaren mesedei men egiten dietela ekialde hurbilaren kontrola ezartzean.

Azken hilabeteko Turkiar gobernuak emandako sarraskiak ere isilarazi nahi dute atxiloketak: 2016.urtea hasi besterik ez eta militanteen atxiloketa, abokatuen erailketa, hiri nagusien inbasio militarra, herrien bonbardaketa eta abar luze bat jasan behar izan dute herritarrek.

Gaurko atxiloketa gogor salatu eta elkartasun osoa Bilbon, Madrilen eta valentzian atxilotu dituzten kideei. Erantzunik onena borroka internazionalista indartu eta herrion arteko elkartasunean sakontzea da.

Gora PKK!
Biji Kurdistan!