U17 Donostira!

U17 Donostira!

Aste honetan, espainiar Estatuak errepresioaren makinaria osoa abian jarri du beste behin. Batetik, Guardia Zibilak burututako sarekadan 16 pertsona atxilotu dituzte, horietatik 12 abokatuak zirelarik, eta beste hiruk espetxeratze agindua jaso dute honen ondorioz. Bestetik, ingeniaritza juridiko ustela baliatu dute hainbat presoren zigorrak luzatzeko.

Iragan larunbatean, mendekuan oinarritutako eta salbuespenezko espetxe politikarekin bukatzeko prest agertu ginen milaka herritar Bilbon. Honen aurrean, espainiar Estatua bere izaera inmobilistan berretsi egin da, konponbidearen bidean urratsak emateko borondateari errepresioarekin erantzunez.

Eskubideen urraketa sistematiko honek kausa politiko garbiak ditu. Euskal gizartearen nahiari ateak itxi eta galtzaile eta garaileen logika inposatu nahi du espainiar Estatuak. Oraingoan ere, jarrera faxista honen itzalpean babestu da EAJ, Madrilen ziotenari adiago Euskal Herrian oihukatzen zenari baino.

Gazteok gogor salatu nahi ditugu aste honetako gertakariak. Haserrea edota nekea nagusi diren honetan, baina, hartutako konpromisoak inoiz baino gehiago erakusteko unea da. Horregatik, larunbat honetan, urtarrilak 17, Donostian egingo den mobilizazioan parte hartzera dei egiten dugu. Errepresiorik ez! Preso eta iheslariak etxera!