Zerutik maitasunez betetako pilotak Soriako kartzelan

Zerutik maitasunez betetako pilotak Soriako kartzelan

Gaur goizean Denak ala inor ez dinamikaren baitan gazte andana hurbildu gara Soriako espetxera gure elkartasuna adierazteko bertan dauden Euskal Presoei. Olentzeroz mozorrotuta, babes zein maitasun hitzak gordetzen dituzten ehunka pilota helduarazi dizkiegu espetxe barruan dauden lagunei.
Ekimen honen bidez gainera, Espainiako Gobernuaren espetxe politika ankerra salatu eta sakabanaketarekin etetea ere eskatu dugu. Dispertsioak eragiten duen sufrimenduarekin amaitu behar da ezinbestean eta Euskal Presoak euren herritik ahalik eta gertuen behar dute eskubide osoz.
Euskal Herrian gatazkaren konponbidean aurrera egiteko dagoen borondate eta ematen ari garen urrats guztien aurrean PPren gobernuak itsu, mutu eta gor jarraitzen du. Baina herritarren gehiengoa denean mendekuan oinarritutako espetxe politikarekin amaitzea exijitzen duena, ezin tsunami horren aurrean ezer egin gabe jarraitu. Hori horrela, Espainiako Gobernuari arduraz jokatzeko eskatzen diogu eta konponbidearen zentzuan urratsak eman ditzala.
Espainia zein Frantziako kartzeletan sakabanatuta dauden Euskal Presoak etxean behar dutela ulertzen dugu gazteok, gurekin batera kalean aske. Mikel Laboaren abestiak dioen bezala, ez gara aske izango bat loturik deino eta hori lortu artean gogor jarraituko dugu borrokan.
Dei egiten dugu Euskal Preso eta iheslarien defentsan herriz herri iragarrita dauden ekimenetan parte hartzeko eta urtarrilaren 11an Bilbon izango den olatuan tanta izateko.

#denakalainorez-en zenbait ekimen: