Zorionak gazteak!

Zorionak gazteak!

Gaur jakin berri dugu Ernaiko 7 kide eta Topatuko Iraitz Salegi kazetaria absolbitu dituztela. Bere garaian esan genuen bezala, onartzen genuen sententzia bakarra absoluzioa zen eta gaur ere horretan berresten gara. Zorionak gazteak!

Sententzia ezagututa ezin aipatu gabe utzi gure ondoan beti egon den Periko Solabarria. Momentu honetan zuk erakutsitako kemena eta duintasunaz gogoratuz, gaurko ospakizuna ere zure omenez doa lagun. Zauden lekuan zaudela, har ezazu muxurik beroena.

Albiste ona izan arren, gogor salatu nahi dugu beste behin ere Euskal Herriaren alde egindako lan politikoa epaitu dutela. Gazteria kriminalizatu nahi dute, askapen borrokaren kimu berriak eten eta beraien kartzeletan ito. Salatu baita ere, epaiketan egindako ekimena Torrejon de Ardozeko epaitegiari eskatu diotela ikertzeko.

Epaiketan argi ikusi bazen ere, sententziarekin argiago geratzen da epaiketaren zentzugabetasuna eta bertan aurkeztutako froga eta testiguen jarrera lotsagarria. Bereziki, Ertzaintzak epaiketan esandako gezurrak eta hori defendatzeko egindako muntaia poliziala.

Gazte Danbadan ekitaldian Ernai gazte antolakundean sorrera ospatu genuen. Euskal Herri aske, sozialista eta feminista baten aldeko borrokan, gure konpromisoa erakutsi genuen milaka gaztek. Gaur, inoiz baino ozenago zera diogu; herri honen alde borrokan jarraitzeko erabakia berresten dugu. Eraso guztien gainetik pertsona askez osatuko den herri librea eraikitzen jarraituko dugu. Gora euskal gazteria!