Ezkutuko hitzez marrazten

Ezkutuko hitzez marrazten

"Ezkutuko hitzez marrazten: gazteon arteko indarkeria sexista" Dossierrean gazteon arteko harremanak izan ditugu hizpide. Bertan sistema heteropatriarkalak ezarritako harremantzeko eta maitatzeko ereduaren inguruko analisia egin dugu, baina baita egunerokotasunean neska gazteok jasaten ditugun eraso sotil edo ezkutukoen (mikromatximoa) ingurukoa ere. Helburua argia da; batetik, erasoen eta inposatutako eta txiki txikitatik irakatsitako ereduen gaineko kontzientziazioa eta identifikazioa. Bestetik, inposatutako ereduen deseraikuntza, hau da, norbanakoaren iraultza eta iraultza kolektiboa. Honela, Dossierra teorikoa izan arren, praktikara salto egiteko tresna izatea nahi dugu, herriz herri tailerrak egin ahal izateko beharrezko metodologia ere Dossierraren baitan atxikiz.

Hausnartu, eztabaidatu eta irauli!