Gazteontzako lan eskubideen gida

Gazteontzako lan eskubideen gida

Gazteok lan mundura salto egitean prekarietate egoera gogorrenekin topo egiten dugu. Dagozkigun eskubideekiko dugun ezezagutzak edozer eta edonola onartzera garamatza, enpresarien iruzurrak irentsiz. LAB sindikatuaren eta Ernairen artean osatutako Gazteontzako Lan Eskubideen Gida honetan lan munduan ditugun eskubideak bildu ditugu, iruzurrei eta esplotazioari aurre egiteko. Horrez gain, liburuxka horien jakitun izan eta hauek egi bihurtzeko borrokarako tresna izatea ere nahi dugu, gazteria batu eta bere egoera prekarioa iraultzen hasteko lehen pauso gisa.