Gazteria, Lana eta prekarietatea

Gazteria, Lana eta prekarietatea

Txosten honetan Euskal Herriko gazteon prekarietate egoera aztertzen da, lan merkatuaren egoeran eta honek gazteongan dituen eraginetan zentratuz batez ere. Lurralde guztiak barnebiltzen dituzten datuak biltzen saiatu garen arren, gure herriaren errealitate instituzional zatitua dela-eta, ezinezkoa izan zaigu datu guztiak biltzea.
Aitzitik, ez dugu errealitatearen argazkian soilik geratu nahi izan, gazteok jabetzen baikara bizi dugun egoera larriaz txostenak irakurri gabe ere. Egoera honek gure bizitzetan dituzten ondorio kolektiboak azaleratu nahi izan ditugu eta horrekin batera, Ernaik egoera honi aurre egiteko egiten duen proposamen praktikoa azaltzen dugu.
Txostenak lau atal nagusi biltzen ditu beraz: prekarietatearen definizioa arazo estruktural eta ez koiuntural gisa; errealitatearen argazkia zenbait datu interesgarriren bildumarekin; egoera horrek gazteon bizitzetan dituen ondorio nagusiak eta azkenik alternatibarako oinarrizko proposamena.