Erabakitze eskubidea

Erabakitze eskubidea

Galtzaileak, irabazleak eta erabakitze eskubidea

Irabaztea eta galtzea ez dira zertan beti antonimo izan behar; irabazle eta galtzaile nor den definitzea askotan ez baita hain erraza. Eskozian, herritarrei haien etorkizuna erabakitzeko galdera egin diete eta galderaren emaitza ezetza izan da. Erreferendumaren emaitza ezetza izanda, asko dira “ezetzak irabazi du, baietzak galdu du” dikotomia errazeko irakurketa egin dutenak. Baina analisi sakonago bat eskatzen du Eskozian hilaren 18an gertatutakoak. Ezetzak irabazi du, hori ez dut ukatuko (nahiz eta bestela izatea nahiago nukeen). Baina beste hainbat irabazle ere izan dira Eskoziako prozesuan.

Lehenik, eskoziarrak. Eskoziarrak dira irabazle nagusiak. Galdeketaren emaitzatik harago, prozesua bera baita azpimarratu behar duguna. Eskoziarrak haien etorkizuna erabakitzeko eskubidea gauzatu dutelako dira irabazle. Beren etorkizunaren jabe egin dira beren eskubidea egikarituz. Bigarrenik, Independentziaren aldekoak izan dira irabazle. Galdeketan ezetza gailendu bada ere, argi dago azken urteotako lanari esker, independentzia egarria lehen lerrora eramatea lortu dutela. Herri oso bat altxa da burujabetzaren norabidean, lehen urratsa eman du eta independentziara eramango duen bidea zabalik utzi du.

Garrantzitsua deritzogu ordea irabazten irten den beste sektore bat aipatzea; gazteak ere garaile irten dira prozesu honetan. Gazteoi ahalik eta beranduen onartzen zaigu erabakitzeko ahalmen juridikoa, badakitelako aldaketaren motorra gu garela. Egungo eredua iraunarazteko erabaki eskubidea ukatzen zaigu, eraldaketarako grinak, gure irudimenak eta beldur ezak independentzia eredu aldaketarako eta bizi hobe baterako aukera dela ulertzera garamatzalako. Eskozian, ordea, 16 urtetik gorakoen subjektu politiko izaera onartu dute. Gazteok, baditugu herri ereduaren inguruko ideia garatuak. Horren alde antolatu eta lan egiten dugu eta herri oso baten etorkizuna iraultzeko gaitasuna dugula argi erakutsi dugu. Arrazoiak ere ez zaizkigu falta; emantzipatu nahi dugu eta egungo ereduak menpeko izatera kondenatzen gaitu. Horren adierazle izan da Eskoziako erreferenduma bera ere, bozken emaitzak eta adina erreparatuta, nabarmena da gazteok markatu dugula aldaketa; gazteen bozka tendentziak erakutsi du aldaketa beharra badagoela eta independentzia egarria nagusi dela gazteen artean.

Munduko herri zapalduak ere irabazle irten gara. Eredugarria da herri zapalduontzat eskoziarrek lortutakoa. Herrien burujabetzaren aldeko olatua indartzea eragin du, gainontzeko herrien askapen prozesuei bultzada emanez. Inork gutxik ukatuko du nork bere bidea egin behar duela, baina ematen den urrats txiki bakoitzak ekarpen izugarria egiten du batzen gaituen borrokan. Atzo Eskozia izan zen, estatuarekin adostutako prozesu baten bidez. Bihar Katalunia izango da, estatuarekin enfrentamendu zuzenean desobedientziarako dei eginez. Etzi Euskal Herriaren ordua helduko da.

Euskal Herritarroi dagokigu gure bidea egitea. Ereduak hartu, gainontzeko herrien bultzada baliatu eta burujabetzara eramango gaituen bidea ibiltzea. Gure herria eta gure bizitzaren inguruko erabakiak gure esku hartu behar ditugu. Espainiar zein frantziar estatuen eredu kapitalista patriarkalaren gainetik, milaka arrazoi ditugu independentzia aldarrikatzeko. Bestelako eredu sozioekonomiko bat eraikitzeko, lana eta bizitzaren arteko harremana birdefinitzeko, herri parekide eta anitza eraikitzeko, gure gorputzen jabe izateko, gure bizitzen etorkizuna gure eskuetan izateko, gure baliabideak gure beharren arabera kudeatzeko. Finean, gure buruen jabe izateko; burujabe izateko.

Aldaketa bidean da; herriak bizirik, zutik eta lanean. Eta ezetzaren garaipenaren diskurtsoaren atzean ezkutatzen direnak ohartzen ez badira ere, hemen irabazten ari den bakarra herria da.

 

Ganadores, perdedores y el derecho a decidir

Ganar y perder no son siempre antónimos; no siempre es tarea fácil definir quién gana o pierde. Tan solo depende de cómo se mire. En Escocia, las ciudadanas han tenido la oportunidad de decidir su futuro como nación. Dado el resultado del referéndum, han sido muchas las lecturas basadas en la dicotomía simplista de “el No ha ganado, el Sí ha perdido”. Pero lo acontecido en Escocia el 18 de septiembre requiere un análisis más profundo. El voto al No ha sido mayoritario, no lo voy a negar (aun siendo otro el resultado que hubiera preferido), pero hay otras muchas ganadoras tras el proceso Escocés.

Las escocesas son las principales ganadoras. Más allá del resultado de la encuesta, hay que remarcar el proceso mismo. Las escocesas han ganado, puesto que han llevado a cabo su derecho a decidir. Se han hecho dueñas de su futuro y de sus derechos. Por otro lado, han sido ganadoras las partidarias de la Independencia. A pesar de no haber conseguido el resultado esperado, ha quedado claro que gracias al trabajo realizado en los últimos años, han conseguido llevar a primera plana la sed de Independencia. Todo un pueblo ha tomado el camino de la soberanía, dando el primer paso y abriendo las puertas que lo llevarán a la Independencia.

Del mismo modo, cabe mencionar a otro sector que ha ganado en este proceso: las jóvenes también han ganado. A las jóvenes se nos otorga lo más tarde posible el derecho jurídico a decidir, pues saben que somos el motor del cambio. Se nos niega este derecho para poder perpetuar el modelo actual, ya que gracias a nuestra ilusión, imaginación y falta de miedo al cambio somos capaces de entender la Independencia como oportunidad para crear un nuevo modelo y construir una vida mejor. Sin embargo, en Escocia han reconocido como sujetos políticos a las jóvenes mayores de 16 años. Es un hecho que las jóvenes tenemos ideas desarrolladas sobre el modelo social que deseamos, y hemos demostrado que somos capaces de volcar el futuro de todo un pueblo, organizándonos y trabajando. Y es que no nos faltan razones para ello. Los resultados de Escocia son un reflejo de esta ansia de cambio: entre las jóvenes, el voto favorable a la Independencia ha sido mayoritario. Nuestro deseo es emanciparnos, pero el modelo actual nos lo impide, nos convierte en subordinadas.

Los pueblos oprimidos del mundo también salimos ganando. Lo conseguido en Escocia es un ejemplo para todas nosotras. Ha fortalecido la ola soberanista e impulsado los procesos de liberación nacional del resto de los pueblos. Cada uno tiene que construir su propio camino, pero es innegable que cada paso que se da en esa dirección tiene un gran valor en la lucha que nos une.

Escocia tuvo su oportunidad ayer, mediante un proceso acordado con el estado. Mañana será la hora de Catalunya, enfrentándose directamente al Estado, llamando a la desobediencia. Pasado mañana llegará nuestra hora.

Construir nuestro camino nos concierne a todas las ciudadanas de Euskal Herria. Tomar ejemplos, ayudarnos del impulso de otros pueblos y dar pasos hacia la soberanía. Decidir sobre nuestro pueblo y nuestras vidas tiene que estar en nuestras manos. Por encima de los modelos capitalistas patriarcales de los estados español y francés, tenemos mil razones para proclamar la independencia. Para construir un nuevo modelo socioeconómico, para redefinir la relación entre el trabajo y nuestras vidas, para crear un pueblo igualitario y plural, para ser dueñas de nuestros cuerpos, para gestionar nuestros medios en función de nuestras necesidades, para poder tener nuestro futuro en nuestras manos. Para, al fin y al cabo, dejar de ser subordinadas y ser soberanas.

El cambio está en camino; pueblos vivos, trabajadores y el lucha. Aunque las que se esconden tras el discurso de ‘la victoria del No’ tal vez no sean conscientes, aquí el único que sale ganando es el pueblo.